ETB1eko "ADINBERRI" programa beste 50 atalekin berritu da

2025 / 03 / 28

ETB1eko "Adinberri" programa beste 50 atalekin berritu da

Adinekoen zahartze osasuntsua eta aktiboa sustatzen duen bigarren denboraldiak, emanaldi hau finkatu du

ETB1eko "Adinberri" programaren bigarren denboraldiak arrakasta handia izan duenez, emanaldia beste 50 programarekin berritzea erabaki da. Zahartze osasuntsua eta aktiboa sustatzeko helburua duen saioa, EITBren eta ADINBERRI Fundazioaren arteko lankidetzari esker egin da, eta nagusiki adinekoei zuzenduta dago.

Bigarren denboraldia urtarrilaren 13an hasi zen eta, lortutako emaitza onak eta ikus-entzuleen harrera ona ikusita, laster beste 50 atal gehiago grabatuko dira. Gaur egungoak bezala, astelehenetik ostiralera 11:00etan izango dira ikusgai ETB1en eta www.eitb.eus webgunean.

Artemanek ekoitzitako programa honek aukera leiho berri bat irekitzen du adinekoen ongizate integralaren mesedetan, ikuspegi integral eta entretenigarri batetik. "Adinberri" programak autozaintzaren eta bizimodu osasungarriaren kultura sustatzen du, ikus-entzuleentzako eduki erakargarriekin.

Saioan, adinekoentzako ariketa fisikoen atal bat, mindfulness eta estimulazio kognitiboaren atal bat, nutrizio eta elikadura atalak eta kontsulta mediko bat daude.