Konfinamendua hasi zenean, Gipuzkoan zahartze osasuntsua eta aktiboa bultzatzeko estrategiari jarraiki eta egoera berri horri erantzuna emateko, Foru Aldundiak Adinberri Fundazioaren bitartez, telebista saioa ekoitzi zuen.
Etxealdiak sedentarismo handia eta jarduera fisikorik eza ekar zitzakeneez, egoera hori iraultzeko asmotan, adineko pertsonak aktibo mantentzeko sortu zen saioa. Arikera fisikoaren eta meditazio/mindfulness-aren bitartez, ongizate fisiko eta emozionala lantzen ditu saioak. Dagoeneko 25 atal emititu dira eta, Kutxa Fundazioari nahiz ETBri esker, beste horrenbeste emititzea aurreikusten da.
Kutxa Fundazioaren babesa
Lehen 25 saioen arrakasta dela eta, beste 25 saio ematea erabaki da, Kutxa Fundazioaren laguntzari esker. Fundazioak azaldu duen moduan "Orain, inoiz baino gehiago, Kutxa Fundazioa adinekoen ongizatearekin egon nahi du eta horregatik, ETBko Adinberri saioaren bigarren denboraldian egongo da."
Adinberri Fundazioak bere esker ona adierazi nahi dio Kutxa Fundazioari emandako babesagatik eta baita, egunero-egunero, pantailaren beste aldean saioa jarraitzen duten ikus-entzule guztiei ere!
Egunean hirutan emitituko da
Emisio berriak 2020ko maiatzaren 19tik, hau da, gaurtik ekainaren 16ra arte izango dira. Egunean hirutan emitituko dira: goizean, eguerdian eta iluntzean. Ordutegiak ondorengoak izango dira:
· 8:30ean
· 11:00etan
· 19:15ean
Orain arte bezala, pantailaren bestea aldean egongo gara zuen zain!