Ekimen berritzaileak enpresaren zahartze aktibo eta osasungarrian

Enpresek paper garrantzitsua betetzen dute fase honetan, sentsibilizazio- eta
coaching-programa indibidualizatuen bidez, erretirotik gertu dauden langileek
igarobidea hobeto egiten lagun dezaketelako.

Horrelako programen bidez, adineko pertsona autonomoak lortzen dira,
prestatuak eta gizarteari ekarpenak egiteko eta haien ezagutza eta esperientzia
herritarrei itzultzeko gogoz daudenak.


Aegon 2017k 15 herrialdetan egindako ikerketaren arabera, Espainian eta
Japonian (bizi-itxaropen handiena duten bi herrialdeak) planifikatzen dute
okerren langileen erretiroa.


Testuinguru horretan, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da gizarte osoak,
eta bereziki enpresek, erretirora igarotzeko benetako politikak har ditzaten apustu
irmoa egitea, zahartze aktiboa eta osasungarria lortzeko.
Proiektua Garapen Esperimentalaren  ildoan kokatzen da eta, proiektuaren bidez, gure asmoa da:


1. Nazioartean ekimen berritzaileak identifikatu, aztertu eta hartzea
enpresetan zahartze aktibo eta osasungarriaren arloan [honekin
lerrokatuta lehendik dauden ezagutzak eta teknikak eskuratzea,
konbinatzea, konfiguratzea eta erabiltzea, produktu, prozesu edo zerbitzu
berriak edo hobetuak egiteko]


2. Gure inguruko enpresaren batean identifikatutako eta aztertutako ekimen
berritzaileen ezarpena esperimentatzea [honekin lerrokatuta: "funtsean
finkatuta ez dauden produktu, prozesu edo zerbitzuei hobekuntza tekniko
berriak ematea bada helburu nagusia, prototipoak sortzea, erakustea,
proiektu pilotuak egitea, saiakuntzak egitea eta produktu, prozesu edo
zerbitzu berriak edo hobetuak baliozkotzea

Gainera, proiektu honen bidez, ezagutza sortu nahi da, eremu horretan jarduten
duten erakundeen lehiakortasuna hobetzeko eta, aldi berean, sektorean enpresa-
jarduera berrien ekintzailetza sustatzeko, Adinberri Fundazioak eta Foru
Aldundiak berak zahartzearen inguruan ekonomia berria eta eragile berriak
(enpresak, elkarteak, etab.) sustatzeko duten asmoarekin bat etorriz.