null Proiektu berritzaileak garatzeko ADINBERRI dirulaguntzen deialdia martxan da

2020 / 10 / 20

Erronka demografikoaren aurrean negozio eredu berriak sustatzeko eta balio erantsiko aukerak sortzeko programa da ADINBERRI izeneko dirulaguntzena. 2020 urteko deialdia zabaldu berri da. Negozio eredu berriak martxan jartzeko eta zahartzaroaren paradigmari berrikuntzatik erantzuteko bide emango du deialdiak. 

Deialdiaren nondik norakoak

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak Gipuzkoako susperraldi ekonomikoa sendotzen lagundu nahi du, enpresen lehiakortasuna sustatuz, enpresa jarrera aurreratuak eta jasangarriak sustatuz, eta, herrialde eta lurralde gisa, gure industria eta ekonomia politikaren nortasun ikurrak indartuz. Azken batean, aberastasun jasanga- rria eta kalitatezko enplegua sortzea bermatuko duen Gipuzkoa bat sustatu nahi da, pertsonen ongizaterako.

Eta, horretarako, enpresa eta enplegu gehiago eta hobeak sortzera bideratutako estrategia bat garatuko da, ekonomia produktiboaren alde eginda, bereziki gure sektore estrategikoetan, aberastasun jasangarriaren sorrera sendotuko duten gizarte eta enpresa portaerak bultzatuta. Gure herrialdeko industriaren aldeko mugimendu sozial bat sustatzen duen proiektu bat, enpresa jarriz aberastasuna sortzeko prozesuaren erdi-erdian, eta gizarteari, ekonomiari eta lurraldeari egiten dien ekarpena azpi- marratuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren bidez, gure lurraldearen funtsezko erronkei erantzutea sustatzen du, gizartearekin lankidetzan; funtsezko erronketako bat da eraldaketa demografikoaren erronkari erantzutea; eta, horregatik, Adinberri estrategiaren bidez, adinekoen bizi-kalitatea bermatzeko lan egiten da, zahartze aktibo eta osasungarri bat sustatuz.

Beraz, zeharkako estrategia bat da, hainbat interes taldetara bideratua eta hura hedatzeko beharrezkoak diren elementuetan oinarritua, eta Foru Aldundi osoa inplikatzen duena.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, zahartzea bizi-prozesu bat da, eta aldakortasuna du ezaugarri, nahiz eta biztanleria-talde hori homogeneizatzeko joera dagoen.

Horregatik, onartzen du bere balio-proposamena ardaztu beharra dagoela zahartze aktibo, inklusibo eta askotariko batean.

2020 Diru Laguntzen deialdia

Deialdi honen helburua da Gipuzkoako lurraldean espezializazio adimenduna (RIS3) sustatzea ZTBP Euskadi 2030 planak definitutako estrategiaren barruan; zahartze osasungarriaren arloa Gipuzkoako «ekonomia zilarreztatuaren» esparruan identifikatutako aukera eremuekin konektatuz: bizitza-luzerarako etxea eta ingurunea, arreta eta zaintza eredu berriak, osasunaren prebentzioa eta sustapena, eta adineko pertsonen zahartze osasungarria eta zahartze aktiboa.

55+ kolektiboa iturri baliotsua da merkatu honek eskatzen dituen produktu eta zerbitzu berriak garatzeko, eta horrela, kontsumo publiko eta pribatuari lotutako jarduera ekonomikoa sortzeko. 

Laguntza lerro honek erantzun nahi die interes talde nagusien egoerei eta beharrei –55 urtetik gorako kolektibo seniorra (B2C) eta sistema soziosanitario publiko edo pribatua (B2B)–, bere arreta asmo komun batean jarriz: bizitza osasungarriaren aldia zabaltzen laguntzea.

Horrek guztiak jarduera ekonomikorako eta enplegurako aukerak sortu nahi ditu, garatu ahal eta garatu behar direnak enpresa jardueraren ikuspegitik, teknologia eta berrikuntza integratuz.

Gizartearen bilakaera demografikoari enpresa erantzuna emateko, enpresaren ikuspuntutik, zahartze aktibo eta osasungarriaren beharrak asetzetik abiatuta, funtsezko bi erreferentzia hartzen dira:

  • Enpresen funtsezko zeregina garapen ekonomikoari la- guntzen, produktuak eta zerbitzuak ematen, inklusio handiagoa sortzen, eta desberdintasunak murriztean eta gizarte osoaren aurrerapenean eragiten; izan ere, ekarpen soziala, beharrezkoa izateaz gain, positiboa da enpresak egiten duen ekarpena indartzeko; onuragarria da ekonomikoki, eta haren jasangarritasuna eta erresilientzia errazten ditu; eta.
  • Garapen Jasangarriko Helburuek (GJH), gida eta mapa gisa, aukera emango die enpresei, gizartean, ekonomian eta ingurumenean duten inpaktuak gizarteari baliorik ematen dion identifikatzeko, eta, ondorioz, haien ospea eta interes taldeekin dituzten harremanak sendotzeko.

DEIALDIAREN INFORMAZIOA: