Atzealdea Deustu-Bilbao gailendu da ADINBERRI III. Banderan, KAE-1eko ligaren bigarren jardunaldian
Deustu-Bilbao gailendu da ADINBERRI III. Banderan, KAE-1eko ligaren bigarren jardunaldian
Pasaiako badian itxiera eman zaio KAE-1 ligari hasiera eman dion lehen asteburuari. Hamabi traineru arituko dira burubelarri borrokan hemendik aurrera Eusko Label ligara igoera lortzeko helburuarekin
ADINBERRIk Pasaiako Badian ospatu den KAE-1 Liga babestu du, eta bertan izan dira Rakel San Sebastian ADINBERRIko zuzendari nagusia, Teo Alberro Pasaiako alkatea eta Alberto Iñurrategi Sanpedrotarra klubeko presidentea, besteak beste. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatu duen ADINBERRI III. Bandera, Astillleron jokatu zen lehenaren ostean, denboraldiko bigarren estropada izan da eta, beraz, Pasaia bilakatu da berriro ere arraunaren agertoki nagusi.
ADINBERRIren eta arraun kluben arteko lankidetza 2024an hasi zen, fundazioaren eta ADINBERRIren etorkizuneko Erreferentzia Zentroa eta Berrikuntza Barrutia eraikitzen ari den udalerriaren arteko loturak estutzeko. Harrezkero, harreman hori sendotuz joan da hainbat ekimenen bidez. Ekimen horiek fundazioak ingurunean integratzeko eta komunitate aktiboagoa, kohesionatuagoa eta osasungarriagoa garatzen laguntzeko duen borondatea islatzen dute.
ADINBERRI III. Banderak lurralde ezberdinetatik etorritako hamabi talde bildu ditu, Pasaiako badiaren eta arraunaren irudi paregabea islatuz. Deustu-Bilbao izan da estropadaren garailea eta Fundazioaren zuzendari Rakel San Sebastianen eskutik jaso dute ADINBERRI Bandera. Saria banatzeko orduan, San Sebastianek “ADINBERRIrentzat arrauna kirolaz haratago doan” zerbait dela adierazi du. “Pasaiak duen ondare kulturalararen adierazpena da eta ahalegin partekatua, lankidetza, elkartasuna, konpromisoa eta talde lana bezalako balioen adibide ere bai. Printzipio horiek guztiz bat egiten dute fundazioak pertsonen autonomian, partaidetzan eta ongizatean oinarritutako bizitza luzeko eredua sustatzeko duen xedearekin”, azpimarratu du.
ADINBERRIk Euskotren ACT Liga babestuko du
ADINBERRIren kirol babesletzak udan beste hitzordu batekin jarraituko du, abuztuaren 15ean. Egun horretan, fundazioak izena emango dio Euskotren TKE Ligako estropadari, kasu honetan Pasai Donibane Koxtape Arraun Klubaren antolakuntzapean, eta, horrela, traineru egutegiko bi lehiaketa garrantzitsutan bere presentzia sendotuko du, eta Pasaiarekin eta arraunarekin duen konpromisoa berretsiko du, nortasun, gizarte kohesio eta zahartze aktiboaren sustapenerako elementu gisa.