Auzozaintza indartuz eta hedatuz (Zabalduz eta Hernaniko Udala)

Zabalduz-en eta Hernaniko Udalaren Auzozaintza indartuz eta hedatuz proiektuak, gizarte-, hezkuntza- eta komunitate-laguntzan esku hartzeko eredu espezifiko bat proposatzen du, baliabide gutxi dituzten eta hurbileko senideen konpainiarik ez duten adinekoen premia sozial eta psikikoei erantzuteko.

Helburu orokorrak

Programa honen helburu nagusia, alde batetik, bakardade egoera ez-hautatuan dauden Hernaniko adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzea da. Hortarako, harreman sozialak lantzea, autonomia lortzea eta herri mailako eragile eta dinamika anitzetan parte hartzea bilatuko da, beti ere, adineko pertsonen behar, nahi eta motibazioak zentroan jarrita. Helburua, beraz, adineko pertsonak bakardade egoeran bizitzetik, bere auzo edo komunitatean bere bizitza modu autonomoan garatzea izango da.

Bestetik, zaintzaren eta mendekotasunaren esparruan lan egiten duten emakume migranteen inklusio soziolaborala sustatzea.

Proiektuaren ezaugarri nagusiak

Proiektuak bi bloke nagusi ditu:

  • Adinekoen hautatu gabeko bakardade egoeretan eragitea.
  • Zaintza lanetara dedikatzen diren emakume migratuen inklusioa bultzatzea.

Informazio gehiago