BiziHobe proiektuaren helburua da proba pilotu bat egitea, adinekoen analisi molekular baten bitartez (analisi genetikoa, mikrobiomarena eta lipidomikoa), plan pertsonalizatua ezarri ahal izateko, bai elikadurari zein ariketa fisikoari dagokionez, zenbait gaitz eta gaixotasun izateko arriskua prebenituta eta kolektibo honen bizi kalitatea hobetuta. Horretarako, proiektuak KDNA Genomics S.L. eta Centro Médico Ikigaia S.L. enpresek osatutako partzuergo bat bildu du. Lehenengoa elikadura eta ariketa fisikoa indibidualizatzeko helburua duten analisi genetikoen, mikrobioma analisien eta analisi fisiologikoen erakunde garatzailea da, zerbitzu horiek kudeatzeko online plataformak (TIC) garatzeaz gain, eta bigarrena, aldiz, mintzaren lipidomikan espezializatutako zentroa da.
Etxeko banakako erabilerarako online plataforma bat garatu nahi da, arriskuak identifikatzeko eta arriskuei erantzuteko behar den ezaguera lortzeko datu ugari eskainiko dituena, hartara osasun arazo posibleei aurrea hartuta.
Bizihobek metodo egituratu oso bat aurkezten du, hauek barne dituena:
- Pertsona bakoitzaren inguruan ahalik eta informazio gehien lortzeko elkarrizketa xehatua, galdetegi batzuen bitartez.
- Analisi kliniko arrunt bat eta markatzaile metabolikoen analisi kliniko bat, hesteetako mikrobiotaren azterketarekin batera, KDNAren eskutik.
- IKIGAIA osasun azterketa bat, arlo horretan aurrendaria den medikuntza zentroan, barne medikuntzako mediku baten zuzendaritzapean, osasunaren oinarrizko egoera, organismoaren egoera inflamatorioa eta adin biologikoa ebaluatzeko.
- Aurretiazko azterketek emandako emaitzetan oinarritutako balorazioa eta plan pertsonalizatua, nutrizioaren (metabolismoa: lipodomika+mikronutrizioa), mikrobiotaren, jarduera fisikoaren eta egoera emozionalaren alorretako adituen eskutik.
Informazio horrekin guztiarekin BiziHobek pertsona bakoitzaren azterketa holistikoa egingo du etorkizuneko gaixotasunen faktore sortzaileak prebenitzeko asmoarekin. Xedea ez da bizi itxaropena areagotzea, baizik eta bizi osasuntsuaren itxaropena areagotzea.