Proiektua: proiektu turistikoa, bizitza osoko ikaskuntzaren planteamenduarekin, tokiko konfinamendu eta deskonfinamendu momentuetan aplikatzeko egokia dena, adineko herritarrei zuzendua, zahartze aktibo baterako baliabideak eskaintzeko helburuarekin.
Proiektu honek eskari turistikoa sortu nahi du, adineko pertsonentzat espezifikoki diseinatutako jarduera turistikoen bitartez, eduki esanguratsu, aktibo eta motibatzaileekin. Horretarako, birtualki eman daitekeen ikastaro bat garatuko da, bidaia batekin amaituko dena. Bidaia trebakuntza birtual batekin hasiko da, ondoren Study Tour batekin osatuko dena, edo alderantziz: bisita erreal bat eskainiko da ondoren ikastaro birtual batekin osatzeko, hartara bizitako esperientzia are gehiago arakatuta, luzatuta eta beste era batera gozatuta.
Lankidetza estrategikoei esker aplikazio eremua munduko edozein tokitara zabaldu ahalko da: tokiko pertsonei zuzenduko zaie eta aire zabaleko jarduera gidatuak proposatuko zaizkie. Jarduera izango da ondorengo E-learning ikastarorako sarrera. Jarduera honekin mundu osoko adinekoen unibertsitateetako erabiltzaileengana iristea da helburua, Oniversity 3rd Age eta AIUTAri (Adinekoen Unibertsitateen Nazioarteko Elkartea) esker. Ikastaro bat proposatuko zaie, jasotako prestakuntza aurrez aurreko jarduera gidatuekin osatzeko aukerarekin.
HELBURUAK:
- Eskari turistikoa sortzea, eduki esanguratsu, aktibo eta motibatzaileekin espezifikoki diseinatutako jarduerak eskainita, ondoren Study Tour batekin osatuko den trebakuntza birtual baten bidez, edo alderantziz.
- Zahartze aktiboan oinarritutako turismo jarduerak zabaldu eta indartzea, bizitza osoko ikaskuntzaren estrategiari esker.
- Formatu berri bat sortzea Gipuzkoako itsas-arrantza ondarea erabilita offline eta online jardueren eszenatoki moduan, Elkanoren eta Lurraren lehen itzuliaren 500. urteurrenaren bozgorailu mediatikoari onura aterata.
AURREIKUSITAKO EMAITZAK
- Enpresaren ikuspuntutik: (Begi Bistan) enpresaren urteko fakturazioa hobetzea eta merkatu hobi berri bat irekitzea.
- Amaierako erabiltzailearen ikuspuntutik: esperientzia positibo batekin zahartzeko aukera: ongizate fisikoa, psikikoa eta emozionala, pertsonen bizi kalitatea hobetzen duena.
- Proiektuaren ikuspuntutik: kalitate handiko ingurune teknologiko sendoa, unibertsitateekin MOOC formatuak egiteko aukera, ikastaroak, mintegiak, hitzaldi irisgarriagoak, merkatu zabalagoak. Nazioarteko ikastaroak, nazioarteko programa partekatuak (aurrez aurrekoak edo birtualak). Gipuzkoa eta Adinberri marken posizionamendua hobetzea.