BIBEk baterako sorkuntzako lehen topaketa egin du
30 pertsona inguruk parte hartu dute 2025eko maiatzera arte luzatuko diren hurrengo lan-topaketak errazteko eta giro ona sortzeko baldintzak adostu diren bilkuran
BIBE, zahartzaroan paradigma berri bat eraikitzen laguntzeko eta zentzuzko bizimodu bat sustatzeko ekimena, aurrera doa Lezon, azaroaren 12an 30 pertsona inguruk parte hartu duten elkarrekin sortzeko lehen topaketarekin. Espazio honetan baldintzak adostu dira giro ona sortzeko eta 2025eko maiatzera arte egingo diren lan-saioen garapena errazteko.
Topaketaren zehar, parte-hartzaileek maila indibidualean duten bizi-unea identifikatu eta partekatu dute, horrek sortzen dizkien aldaketekin, emozioekin eta pentsamenduekin. Hortik abiatuta, eta adin guztietako lezotarren artean aurrez jasotako ekarpenen laguntzarekin, parte-hartzaileek hausnarketa kolektiboa egin dute BIBEren lehen fasean identifikatutako eremuei (familia, osasuna, zaintza, harremanak, garapen pertsonala, bizi-proiektua, ondasun komuna...) eta elementu horiek identifikatutako bizi-unean dituzten premiei buruz, bai maila indibidualean, bai Lezoko testuinguruan. Topaketa honetan jasotakoak abenduaren 10erako aurreikusitako dinamikarekin jarraitzeko balioko du.
BIBE proiektua Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu Programaren barruan dago eta ADINBERRI Fundazioaren eta Lezoko Udalaren lankidetza du. Aubixa Fundazioak, APTESek, Helduak Adik eta Aiton Bordak (Lezoko Jubilatuen Elkartea) garatzen dute, Apitropiken laguntza teknikoarekin.
Ikusi saioren bideo-laburpena hemen: https://www.youtube.com/watch?v=o4x5z52J3WE