Atzealdea BIBEren amaiera ekitaldia


Urriaren 24an, BIBEren (Bizitza Berria eta Betea-Nueva Longevidad y Vida Plena) amaiera ekitaldia ospatuko dugu. ADINBERRIk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatu dute proiektua, Lezoko Udalaren eta hainbat gizarte erakunderen laguntzarekin.
2024ko otsailean abian jarritako ekimen aitzindari hau zahartzeak gizarte aurreratuetan duen erronka garrantzitsuenetako bati erantzuteko sortu zen: zahartzaroan bizitza betea lortzea eta gero eta gehiago bizi den gizarte osoaren aurrerapena eta kohesioa lortzea.
Ekitaldiak amaiera emango dio Lezon gauzatutako proiektuari, eta bertan paradigma berri honen erronka eta desafio nagusiak aztertu eta urtebete baino gehiagoan garatutako ikerketa eta hedapen prozesua zehaztuko duten hainbat adituk hartuko dute parte.
Egitaraua:
- 9:30-10:00: Aurkezpen instituzionala.
- 10:00-10:40: BIBEren aurkikuntzak. Bizitza bete berriaren erronkak eta desafioak.
- 10:40-11:30: Adituen mahaia Javier Yanguas, Merce Pérez Salanova eta Sacramento Pinazorekin.
- 11:30-12:00: Atsedena
- 12:00-12:35: BIBE protagonisten ikuspuntutik. Lezoko herritarren ahotsa.
- 12:35-12:45: Ondorioa.
Eman izena hurrengo formularioan (lekuak bete arte):
Gorde zure lekua eta ez galdu ekitaldia!