BIBEk azken saio bat egin du, herritarren parte-hartze handiarekin

2025 / 06 / 10

BIBEk azken saio bat egin du, herritarren parte-hartze handiarekin

Lezoko Bibetokian, zahartzaroan bizitza betea lortzea helburu duen ekimen aitzindari honetan parte hartu duten herritarrei eskerrak emateko saioa antolatu da

BIBE proiektuak azken topaketa egin du pasa den ekainaren 10ean herritarrekin. Saioa Lezoko Bibetokian izan da eta urte betez, gutxi gorabehera, zahartzaroan bizitza betea lortzera bideratutako ekimen aitzindari honetan parte hartu duten herritarrei eskerrak emateko balio izan du.

Berrogeita hamar pertsona inguru hurbildu dira Bibetoki honetara, zahartzaroko longebitatearen eta bizitza bete baten inguruko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzeko gunea. Topagune horretan, gero eta luzeagoa den gizartearen erronkei eta aukerei heltzeko saioak eta jarduerak antolatu dira.

Bibetokira Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua Nerea Melgosa, Lezoko alkatea Mikel Arruti, Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatua Maite Peña, ADINBERRIko zuzendaria Rakel San Sebastian, Fundazioko berrikuntza arduraduna Ainhoa Becerra, eta Aptes, Aubixa eta Aiton Borda Elkarteko ordezkariak hurbildu dira.

Saxofoi-jotzaile batek ongietorria eman die Bibetokira hurbildu diren pertsonei. Leku hori komunitatea egiteko gune bihurtu da, funtsezko elementua dena bete-betean bizitzeko. Azken saioan Lezoko herritarrei azken hilabeteetan landutako prozesu, ideia eta kontzeptuen berri eman zaie, BIBEren inguruan hausnarketak sortu dira eta pertsonen arteko lotura berriak bultzatu dira.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu Programaren barruan kokatzen da eta Lezo, Aubixa, Aptes, Helduak Adi, Aiton Borda eta Agijupens udalen laguntza du.