Hogeita hamar lagunek baino gehiagok parte hartu dute BIBE proiektuaren topaketa berri batean

2024 / 10 / 17

Hogeita hamar lagunek baino gehiagok parte hartu dute BIBE proiektuaren topaketa berri batean

Joan den urriaren 17an Lezon egindako BIBE proiektuaren topaketan 30 lagunek hartu zuten parte. Bertan, 2025eko maiatzera arte garatuko den parte-hartze prozesua aurkeztu zen.

BIBE proiektuaren helburua zahartzaroan paradigma berri bat eraikitzen laguntzea da, zentzuzko eta esanahizko bizitza sustatuko duena, bai maila indibidualean, bai kolektiboan.

BIBEren jarduera Lezon hilero egingo diren topaketa-saioetan antolatuko da. Saio horietan, parte-hartzaileek lanari ekingo diote, BIBEren lehen etapan identifikatu ziren elementuei (familia, osasuna, zaintza, harremanak, garapen pertsonala, bizi-proiektua, denon ongizatea…) buruzko ekimenak ko-ideatzeko. Horrez gain, kafe tematikoak ere egingo dira, eta gune informalagoak eta laburragoak eskainiko dituzte, gai espezifikoei buruz lasai hitz egiteko.

Topaketari amaiera emateko, elementuei buruzko hausnarketa-dinamika bat egin zen talde txikitan antolatuta. Dinamika horretatik abiatuta, parte-hartzaileek nabarmendu zuten "inoiz ez dela berandu bizitza betea lortzen saiatzeko edo alderdi horietakoren bat indartzeko. ", bai eta esperientziarekiko esker ona agertu ere, horrelako ekimenetan komunitateak eta entzute aktiboak duten garrantzia azpimarratuz. Lehenengo topaketa-saioa azaroaren 12an ospatuko da.

BIBE Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu Programaren baitan kokatzen da eta Adinberri Fundazioa, Lezoko Udala, Aubixa Fundazioa, APTES, Helduak Adi eta Agijupens-eko Aiton Borda (Lezoko Jubilatuen Elkartea)ren lankidetzarekin eta Apitropik-en laguntza teknikoarekin.