Biziraupen berrirako Berrikuntza Sozial eta Teknologikoen espezializazio dualeko programa abian da

2024 / 05 / 14

Biziraupen berrirako Berrikuntza Sozial eta Teknologikoen espezializazio dualeko programa abian da

Matrikula irekia maiatzaren 31ra arte EASO Politeknikoan, profesional soziosanitarioentzat

ADINBERRIk eta IVAF Institutuak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak diseinatutako Biziraupen Berrirako Berrikuntza Sozial eta Teknologikoen Espezializazio dualeko Programa bultzatzen dute. Programa horren helburua sektore soziosanitarioan berrikuntza soziala eta teknologikoa bultzatzea da, zahartze osasuntsu, aktibo eta bizitza osokorako.

Arautu gabeko prestakuntza hori EASO Pokiteknikoan emango da 2024-2025 ikasturtean, eta erizaintzako laguntzailearen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikariaren LHko tituluen prestakuntza osatzea du helburu. Hori dela eta, titulazio horiek espezializazio-ikastaro honetan sartzeko baldintza dira.

Helburua da tituludun horiek prestatzea, zahartze aktibo eta osasungarriaren arloan berrikuntza sozial eta teknologikoko proiektuak diseinatzen, ezartzen edo ebaluatzen ari diren gerontologiaren arloko profesionalen aholkulari gisa.

Ikastaroaren iraupena 640 ordukoa da, 240 eskola-ordutan eta ordaindutako 400 praktika-ordutan banatuta, eta beka-kontratu baten bidez egin ahal izango dira, besteak beste, Caser Taldea, Aztertzen, Ballesol, AITA MENNI, Domus vi eta GSR erakundeetan.

Programaren ikaskuntzaren moduluak edo esparruak honako hauek dira: bizitza-iraupen berria, zahartze aktibo eta osasungarria eta bizitza betea, komunitate lagunkoi eta inklusiboak, bizitza-iraupen berriko teknologia disruptiboak eta humanistenak, eta bizitza-iraupen berrirako berrikuntza-proiektuak.

Ildo horretan, honako hauek dira titulazio honekin eskuratu ahal izango diren zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak: zahartze osasungarriko agentea; adinekoentzako informazioaren teknologien euskarriko teknikaria; zahartze osasungarrirako proiektu berritzaileen garapenerako koordinatzailea; zahartze osasungarrirako berrikuntza-arloko teknikaria; zahartze osasungarri baterako berrikuntzaren kudeaketako aholkularia; eta zahartze osasungarri baterako berrikuntzaren kudeaketako prestatzailea.

Ikastaroa 2024ko irailean hasiko da eta aurrematrikula ikastegi berean egin beharko da maiatzaren 31 baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu EASO zentrora 943 45 54 22 telefonoan.