Bakardadeak

"Bakardadeak" Gipuzkoan adinekoen bakardadea aztertzeko garatu den lehen ekimena da. Gipuzkoan zahartzen ari diren pertsonen "bakardadea"-ren ezagutza sakonago eta anitzago baten beharrari erantzun nahi dio proiektuak, norberaren idiosinkrasia eta testuinguru soziokulturala kontuan hartuta; eta, horrela, haren alderdi desberdinak modu eraginkorrean jorratzeko. Kontuan hartuko dira haren dimentsio objektiboak eta subjektiboak, baita lotutako aldagai intrapertsonalak, interpertsonalak eta sozialak ere. Bakardade-egoerak hobetzen lagunduko duten esku-hartzeak, zerbitzuak eta baliabideak identifikatzeko eta abian jartzeko helburu du, esparru honetan aurrerapausoak emateko.

Balio erantsia hainbat ikerketa egitean planteatzen da. Azterlan kualitatibo bat, bakardadeari lotutako irudikapen sozialak, pertzepzioak eta arrazoiak aztertuko dituena. Azterlan kuantitatibo bat, bakardade-profilak eta horien prebalentzia ezagutuko dituena eta horien ezaugarriak ikertuko dituena. Gaur egun, ekintza boluntarioko ekimenak egiten dituzten esku-hartzeen eraginaren ebaluazioa; eta, azkenik, estrategia politiko bat egitea. Estrategia hori berritzailea izango da bai Euskadin baita estatuan ere. Gipuzkoa izango da arazo sozial handienetako bati aurre egiten dion estrategia horren buru .

Informazio gehiago