Eguneko arreta zerbitzua eta Herria Bidelagun proiektua (Legorretako Udala)

Legorretako Udalaren proiektu honen bidez, soelitatearekin lotutako programa komunitario baten diagnostikoa eta diseinua eta balio anitzeko eguneko zentro bat eskaintzeko urratsak garatu nahi dira.

Proiektuaren deskribapena

Udalak, tokiko komunitatearekin lankidetzan, esku-hartze sozialeko laguntza-zerbitzu bat jarriko du abian, bakardade-egoera ahulean dauden pertsonentzat. Zerbitzu honen bidez, isolamendu-egoeran dauden pertsonek harreman sozialak landu ditzaten, autonomia har dezaten eta herriaren dinamiketan parte har dezaten bilatuko da, beren beharrak, nahiak eta motibazioak erdigunean jarriz.

Helburua egoera hau pairatzen duten pertsonak bakarrik egoteari uztea eta beren bizitza herrian modu autonomoan garatzea izango da. Horretarako, ezinbestekoa izango da herritarren eta tokiko eragileen lankidetza. Boluntario gisa, BIDELAGUN gisa, zainketa-sare horretan parte hartuz eta bakardadean bizi diren herritarren beharrak hautematen, zaintzen eta laguntzen lagunduz.

Informazio gehiago