Proiektua: metodologia berritzaile eta erreplikagarria sortzea espazio eta zerbitzu garaikideak diseinatzeko pertsona erdigunean jartzen duten jantoki eta zentro soziosanitarioetan.
Helburua da pertsona erdigunean jartzen duen elikaduraren eta arreta integralaren inguruko zerbitzu eredu berri bat sortzea, ikuspegi modernoago baterantz aurrera egiteko, eskubideak eta balioak oinarri hartuta eta mende honetako adineko pertsonetara egokituta. Lortu nahi dena da arretarako, antolakuntza eta gizarte harremanerako eta zentro bakoitzeko espazio espezifikoetarako eredu berriak diseinatu eta probatzea, erabiltzaileak eta hauen familiak erdigunean jarrita, lantokiko langileen autonomia areagotuta, motibazio handiagoa lortuta eta enpresa jardueraren jarraitasuna ahalbidetuta. Eredu horiek probatu egin behar dira erabiltzaileak zorion egoeran dauden inguruneetan, hala nola elikadurarekin lotutako espazioa eta garaiak. Bestalde, berrikuntza sustatu nahi da zentro gerontologikoetan mendekotasun egoeran dauden pertsonei eskaintzen zaizkien espazio eta zerbitzuetan. Proiektuak lagundu nahi du pertsona erdigunean jartzen duen arretaren filosofian oinarritutako zaintza eredu bat ezartzen, komunitate mailakoa dena eta prebentzioari lehentasuna ematen diona, arreta berezia jarrita analisi eta diagnostiko sistema berrietan, beharren detekzioan eta espazioen eta zerbitzuen ondorengo baterako sorreran.
HELBURU ZEHATZAK
- Batera eraikitzea arreta eredu berriak eta zentro bakoitzeko zerbitzu eta espazio espezifikoak, erabiltzaileen, familien, zentro gerontologikoen eta langileen artean.
- Lotura berriak sortzea guztion ongizatea bilatzen duten erritual berriekin.
- Zentro gerontologikoetan gertatzen den guztia bizitzea, sentitzea eta erabakitzea, bereziki elikadura garaiekin lotutako momentuetan (aurretik, bitartean eta ondoren).
- Batera sortzea jantoki espazio bizi eta malgua, partaidetzarako espazio berriekin.
- Esperientzia atseginak bizitzea jan aurretik, bitartean eta ondoren.
Elikadura aberats eta osasungarriaz gozatzea.