Atzealdea Aretxabaletak POBA proiektu aitzindaria ezagutu du

2026 / 01 / 22

Aretxabaletak POBA proiektu aitzindaria ezagutu du

50 debagoienatar inguruk bertatik bertara ezagutu ahal izan dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak — ADINBERRI Fundazioaren bitartez — eta Aretxabaletako Udalak bultzatutako proiektu pilotu berritzailea. Helburu nagusia 70 urtetik gorako biztanleen arretan osasun, gizarte eta komunitate eremuak indartuko dituen proiektu integral bat garatzea da.  

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak – ADINBERRI Fundazioaren bitartez – eta Aretxabaletako Udalak Debagoienako herriko Osakidetzako zentroan abian dagoen POBA Aretxabaleta -Pertsonen Ongizatea Begirada Anitzetik– proiektu aitzindaria aurkeztu dute. Osasun, gizarte eta komunitate zerbitzuak gune bakar batean batzen dituen egitasmoa da, eta muina 70 urte baina gehiagoko biztanleriaren hauskortasun egoerak ekiditea eta bizi kalitate hobetzea da.  

Aurkezpenean Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatu, Maite Peñak, ADINBERRIko zuzendari, Rakel San Sebastianek, Aretxabaletako alkate, Garikoitz Iturbek, Udaletxeko Zinegotzi Javier Mar eta Karmele Uribarrik, OSI Debagoienako zuzendari, Carlos Barrosok, Udaletxeko Zinegotzi, Nerea Zubillagak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko zuzendari, Mamen Alvarezek eta Osakidetzako Lehen Mailako Atentzioko Unitateburu, Argiñe Ibargurenek parte hartu dute.  

Osasun-zerbitzu integrala 

Proiektua Osakidetzaren Aretxabaletako Osasun Zentroan kokatuta dago. Lehen Hiru solairuak osasun-esparrurako erabiltzen dira, eta goiko solairua udaleko gizarte-zerbitzuetarako gordetzen da. Horrela, Osakidetzako osasun-zentro gisa duen funtzioaz gain, eraikinak lehen adierazitako gizarte-zerbitzu ugari ere biltzen ditu pertsonei arreta zerbitzu integral bat eskaintzeko helburuarekin.   

Proiektuak bost milioi euro inguruko inbertsioa izan du, 21 kontsulta-areto egokitzeko. Horietan, Familia Medikuntzako eta Erizaintzako zerbitzuez gain, beste zerbitzu batzuk ere eskainiko dira, hala nola Pediatria eta goiko solairuan, udaleko gizarte-zerbitzuak. 

Osakidetzaren datuen arabera, Aretxabaleta 70 urtetik gora dituzten 1.272 biztanle daude, eta horietako % 55 inguruk parte hartu dute Adineko Arretarako Planaren hasierako fasean garatutako balorazio batean. Horrela, tipologiaren arabera sailkatu dituzte biztanleak. Datuen arabera, Debagoienako udalerrian 146 pertsona bizi dira mendekotasun egoeran, 46 hauskortasun egoeran eta 505 biztanle sendotzat jotzen dira. 

Lehen fase honetan, zerbitzuak 70 urte baino gehiagoko aretxabaletatarrei zuzenduta daude, hauskortasun-egoeran bizi diren pertsonak lehenetsiz. Eredu inguruko beste giza-taldeei bideratzea da helburua.