null Zilar Ekonomia sustatzeko diru laguntza lerro bat zabaldu du Aldundiak
2020 / 05 / 21

COVID-19ak sortutako osasun larrialdia eta horrek lurraldeko pertsonengan eta ekonomian dituen eragin handiak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko Departamentuak "Suspertze ekonomiko eta sozialerako plana" garatu du.

Landutako planak, enpresen epe laburreko beharrak eta egoera sozioekonomiko lehiakorrago baten etorkizuneko garapena uztartzen ditu. Aldundiak kalitatezko enplegua sortu eta finkatu nahi du lurraldean, enpresa proiektu lehiakor, eraldatzaile, jasangarri eta humanoen bitartez.

Bi dira planean azpimarratzen diren helburuak:

  1. Kalitatezko enplegua sortzea, horretarako gaitasunak garatzea eta, hori, pertsonen partaidetzarekin eta erantzukidetasunarekin lortzea.

  2. Enpresa ekintzaileak, aurreratuak eta irekiak sustatzea.

Egora hau iraultzeko eta egungo nahiz etorkizuneko ongizatea bermatzeko, enpresak nahiz pertsonak proiektu jasangarriak sortzeko gaitu behar ditugula dio planak. Eta, helburu horiek lortzeko, ekonomia berrien aldeko apustua egiten du. Bide horretan, zilar ekonomia giltzarri izango da eta planak ere hori berresten du, sektore estrategikotzat jotzen baitu. Bide hori urratzeko, esparru horretako diru laguntza lerro bat zabaldu du, besteak beste.

 

Adinberriren ildo nagusietako bat da zilar ekonomia

 

ADINBERRIk, orainetik adinekoen etorkizuna aldatzeko erantzukizuna du. Eta, horretarako, zilar ekonomiaren erronkari heltzen dio, besteak beste.

Zahartzaro osasuntsu eta aktibo bat bermatzeko eta adineko pertsonen beharrei erantzuteko helburua duten balio-proposamen berriak babesten ditu Adinberrik. Berrikuntzaren eta eragileen arteko konexioaren bitartez, proiektu eta zerbitzu berritzaileak sustatzen ditu.

Ekosistema aktiboa du horretarako eta beraiekin batera adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, Gipuzkoan ekonomia lehiakorra garatzea du helburu.