AGASE

 

Proiektu honen xedea da komunitatean, profil profesional berrietan eta teknologien erabileran oinarritutako esku-hartze sorta bat diseinatzea eta ebaluatzea. Esku-hartze horiek guztiak adinekoen gaitasun funtzionala hobetzera bideratuta daude.

Proposamena AGASE unitatean lortutako emaitzetan oinarritzen da, eta jarraian deskribatzen dira erantzuna ematen dioten beharretik abiatuta:

• Elikadura: dieta eraginkorrak eta bisualak egitea baldintzatzaile nagusietara egokituta; esaterako, DMra.

• Eguneroko bizitzako zereginak gauzatzea: ABVD eta AIVD-ean hautemandako alterazioak eta zailtasunak konpentsatzeko laguntza

• Hondamen kognitibo arinari ekitea

• Bakardadeari eta motibaziorik ezari heltzea

• Jarduera fisikoa: orientabidea eta laguntza erraztea jarduera fisikoaren maila handitzeko

• Etxebizitzako, bide publikoko eta garraioko oztopo arkitektonikoak ezabatzea edo minimizatzea.

 

Proposamen honek eragin nabarmena izan dezake hainbat arlotan:

ADINBERRI Estrategiarako: AGASE zerbitzu berritzaile berria aukera bat da ebidentziak sortzen jarraitzeko, Gipuzkoako lurraldean garatu eta ezarri ahal izateko; erkidegoaren eremua indartuta eta enplegua, profil profesional berriak eta teknologien garapena sortzeko iturri bihurtuta.

Osakidetzarentzat: adinekoentzako arretaren orientazioa ahalmen funtzionalaren babesera eta sustapenera indartzea ahalbidetzen du; lehen mailako arretako (AP) eta arreta espezializatuko (AE) erreferentziazko profesionalei lana arintzen dizkien eta hautemandako beharrei erantzunak ematen dizkien zerbitzu bat indartuta.

Halaber, aukera ematen du ikuspegi komunitarioa osasunaren arretan txertatzeko, bokazio proaktibo eta aurrerakoi argiarekin. Honetaz gain, profesionalen berreziketa-lana indartzen du, adinekoen arretaren foku-aldaketan aurrera egiteko eta gaixotasunetik funtziora igarotzeko.

Udal-erakundeentzat: zahartze osasungarria laguntzeko zerbitzu soziosanitarioak identifikatzeko, zentralizatzeko eta antolatzeko aukera ematen du, sarbidean ekitatea hobetuz. Gainera, osasun-arloko eta gizarte-arloko profesionalekin batera lan egiteko aukera ematen du, hautemandako premiei modu bateratuan erantzuteko. Benetako aukera da integrazio soziosanitariorako eta osasunaren esparru komunitarioa garatzeko.

Hezkuntza Sailarentzat: profil profesionalak eta dagozkien curriculumak berrikusteko aukera bat da, aldatzen ari diren eta beharrizan berriak sortuko dituzten inguruneetan erantzun profesional berriak eman ahal izateko.

Herritarrentzat: zerbitzu berri bat eskaintzen du, eta zerbitzu horretan arreta berezia eskainiko zaie eguneroko bizitzako alderdiei, eragin handia baitute haien bizi-kalitatean, hautemandako osasunean eta gizartean parte hartzeko gaitasunean, normalean behar duten arreta aurkitzen ez dutenentzat. Adinekoek beren komunitatearen beharrak eta aktiboak identifikatzen parte hartzeko espazioa ere bada, adinekoekin benetan adiskidetsua eta inklusiboa izateko.

 

Informazio gehiago