Adinprest proiektua, ADINBERRI Fundazioak sustatu eta kofinantzatua, martxan da.

2021 / 11 / 03

ADINPREST ADINBERRIk lideratutako proiektua da, Gipuzkoako Foru Aaldundiaren Elkarrekin Lanean Estrategiarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Zainlab ekimenarekin bat eginez. ADINBERRI Fundazioak proiektu hori Lanbideren “Proiektu Berezia” deialdian aurkeztu du, eta horren onuradun izan da.

Proiektuaren helburua 45 urtetik gorako emakume langabeak gaitzea, profesionalizatzea eta lan-aukerak eskaintzea da, zainketen arloko Profesionaltasun-ziurtagiria eskuratuz, Pertsonarenganako Arreta Zentratuaren (ACP) espezializazioarekin, Nazaret prestakuntza-zentroaren eskutik.

Urtero zainketen merkatua %5 handitzen denez, Adinprest proiektua aukera paregabea da 45 urtetik gorako emakume langabeentzat profesionalizatzeko eta enplegua aurkitzeko.

Horretarako, Adinprest proiektuak hau eskaintzen du:

  • Orientazio ibilbidea
  • Prestakuntza-ibilbide bat: profesionaltasun-ziurtagiria + ACPko espezializazioa
  • Praktikak eta enplegua

Zaintza zerbitzuak eta adinekoen zaintza gustuko badituzu, hau da zure aukera!

Aurreinskripzioa zabalik dago Lanbideren bidez: (esteka)
Informazio gehiagorako: 943326666 (Ainhoa Dominguez)