Proiektua: adineko pertsonen prebentziorako, urrutiko errehabilitaziorako, coaching-erako eta jardueraren monitorizaziorako plataforma.
Adinekoek etxean duten autonomia eta bizi kalitatea sustatzearen garrantzia kontuan hartuta, Athlon-ek Adinberri telebista programa bultzatu eta haren garapenean parte hartu zuen. Orain, ariketa horiek pertsonalizatu nahi dira eta adineko pertsonak ariketa fisikoa egiten jarraitzera animatzen dituen entrenatzaile/fisioterapeuta bat egon dadin lortu nahi da. Teknikariak/fisioterapeutak egindako aurrerapenak monitorizatuko ditu ariketak pertsonalizatzeko.
HELBURUAK:
- Adinekoei tresna elebidun (gaztelania, euskara) erabilerrazak eskaintzea ariketa fisikoa telematikoki egin ahal izateko.
- Tresna hauek erabiltzea helburuak lortzeko ahalegina sustatzeko eta zahartze aktiboa eramateko eta etengabeko ariketa fisikoa egiteko motibazioa mantentzeko, erabiltzaileak duen aurrerapenen pertzepzioa eta motibazioa galdetegien bidez jasota eta hartara atxikidura hobetuta.
- Klinikoen eta langile teknikoen aldetiko jarraipena izatea ariketak ebaluatzeko, pertsonalizatzeko eta optimizatzeko.
Proiektuaren alderdi teknologikoan laguntzeko Vicomtech zentro teknologikoa azpikontratatuko da. Zentro hau teknologia aurreratuaren garapenean, baliozkotzean eta merkaturatzean espezializatuta dago, zehazki osasun elektronikoaren eta aplikazio biomedikoen alorrean. Adinmugi proiektuaren aplikazio eremua adinekoen etxeak dira, aplikazio erabilerraz eta oso intuitibo baten bidez, ariketa ulertzen eta egiten laguntzen duten ahots aginduak erabilita. Gainera, multimedia euskarriak ere egongo dira, hala nola jarduerak modu zehatz eta hurbilean azaltzeko bideoak.
LORTU NAHI DIREN INPAKTUAK
Athlon-ek zerbitzu berri bat garatu nahi du osasunaren arloan, ariketa fisikoa urrutiko moduan egiteko zerbitzu bat eskaintzeko, betiere profesionalen gainbegiratzearekin. Athlon bizkarreko kliniken erabiltzaileen kasuan izan ezik, bertan zerbitzu hau aurrez aurreko lanaren osagarri moduan eskainiko baita, amaierako erabiltzailea ez da izango Athlon-en bezeroa, eta negozio bide nagusia beste zentro, enpresa edo erakunde batzuei egindako salmentak izango dira. Negozio digital eskalagarria izanda eta gaztelaniadun herrialde guztietan fakturazioa sortzeko potentziala kontuan hartuta, proiektuaren fakturazio potentziala handia da eta, hasierako fasean, hiru lanpostu sortzeko aukera emango duela aurreikusi da.
Proiektuak partner teknologikoak beharko ditu zenbait alorretan, esaterako, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, adimen artifiziala edo errealitate areagotua. Ondorioz, proiektu honek Gipuzkoako enpresa ehunean inpaktu handia sortzeko gaitasuna du.