Atzealdea Adinberri Labs Sarearen diseinuaren bitartez, ADINBERRIK aurrera egin du Berrikuntza Barrutiaren egitasmoan

2025 / 11 / 27

Adinberri Labs Sarearen diseinuaren bitartez, ADINBERRIK aurrera egin du Berrikuntza Barrutiaren egitasmoan

ADINBERRI Fundazioak beste urrats bat eman du Pasaiako Erreferentzia Zentroan kokatuko den Longebitateko Berrikuntza Barrutirantz, Adinberri Labs Sareari (ALS) “’zooma’ jarri nahi izan dion” saio baten bitartez, Rakel San Sebastián Fundazioko zuzendariak azaldu duenez. Eremu soziosanitarioari eta berrikuntzari lotutako gune honek ingurune errealetan esperimentatzeko eta baliozkotzeko aukera eskeiniko du. Sare honek, berrikuntzako ibilbide osoan enpresen esperimentazio-prozesua laguntza eta babes zerbitzu integrala eskeintzea du helburu.

Proposamen hau baliozkotu eta eta ALS-ren garapena aberastuko duen kontraste-taldea bildu du ADINBERRIk bere egoitzan. Taldea, ekosistemako hainbat enpresek eta klusterrek osatzen dute. Besteak beste, Mas Orange, Salto, Mondragon Korporazioa, Alcad, Gerodan, Habic, Basque Health Cluster edo Basque Food Cluster konpainiek "zerbitzu hori eska dezaketen enpresa" gisa parte hartu dute, San Sebastianek azaldu duenez. Zerbitzu honek, erabiltzailea ardatz duen metodologia baten bitartez, zahartze aktibo eta osasungarriaren inguruko produktu, zerbitzu edo politiken balio-proposamena elkarrekin sortzen denetik merkaturatzen den arte lagunduko ditu enpresak.

Fundazioarekin egindako topaketa honi esker, ekosistemako eragileek iritziak trukatu ahal izan dituzte ekimenaren konfigurazioan aurrera egiteko, hau da, enpresei beren soluzioak ingurune errealetan baliozkotzeko aukera emango dien Living Labs sare horren sorreran aurrerapausoak ematen jarraitzeko.

Hain zuzen ere, ezagutza sortzea eta transferitzea, ekimen berritzaileak hedatzea, Adinberri Labs Sarea garatzea eta longebitate berriaren esparruan jarduera ekonomikoa sortzea dira ADINBERRIren (AEI 2024-27) estrategia globalaren laugarren erronka gisa agertzen den Berrikuntza Barrutiak aipatzen dituen lau ardatz nagusiak.