Adinberrin aurrera egiten jarraitzen dugu Silver Economy Erronkaren jarduera-planarekin! Horregatik, joan den asteartean, Etorkizuna Eraikiz-en Gunea espazioan elkartu ginen Gipuzkoako Silver Economy ekosistemarekin.
Helburua honako mugarri hauek partekatzea izan zen
- 2020 Silver deialdiaren ondorioak: lankidetzako, berrikuntzako eta negozio-ereduetako enpresa-proiektuek sortutako eragina.
- Silver Economy garatzeko tresnak eta zerbitzuak.
- 28 parte-hartzaileen ekarpenak jasotzea, zerbitzuak lehenesteko.
- Hurrengo ekintzak aurkeztea, Silver ekosistemarekin lankidetzan.
Ekitaldia arrakastatsua izan zen eta, horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten guztiei!
Parte-hartzaileak:
Ubikare / Gureak / Eki Center / Ikigaia / GSR / Wattio / Askora / Errotu / Grupo SSI / Athlon / Fagor Healthcare / Andromeda / Vicomtech / Aita Menni / Oroi / Teknika / Habic / Clúster Alimentación Euskadi / Clúster Gaia / Silver Valley / Salto / Alcad / Oarsoaldeko Udalen Garapen Agentzia / Uggasa / Mondragón Corporation / Gipuzkoako Foru Aldundia Sustapen Ekonomikoa / Gipuzkoako Foru Aldundia Gizarte Politika