Adinberri Silver Forum-aren lehen edizioa "balantze ezin hobearekin" eta parte-hartze arrakastatsuarekin amaitu da
Adinberrik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako azokak eta nazioarteko biltzarrak, zilarrezko ekonomiaren arloko900 profesionaletik gora eta 40 enpresa bildu ditu
Adinberri Silver Forum-ek, Euskadiko Zilar Ekonomiari buruzko lehen nazioarteko foroak, balantze "ezin hobearekin" eta parte-hartze arrakastatsuarekin amaitu du, Gipuzkoa esparru horretan indartzea lortuz. Topaketak ehunka profesional, nazioarteko adituak, erakunde sozialak, enpresak eta euskal administrazio publikoko ordezkariak bildu ditu bi egunez, helburu komun batekin: adinekoen bizi-kalitatea hobetzea.
1.200 pertsona baino gehiago bildu dira azaroaren 8an eta 9an Kursaal Biltzar Jauregian, dozenaka hitzaldi 30 hizlari baino gehiagorekin, 6 mahai-inguru eta azoka bat egiteko. Azoka horretan, 40 entitateak zahartzearen arloko azken teknologiak eta berrikuntzak erakutsi dituzte.
Adinberri Silver Forum-en parte hartu duten pertsonen % 39 sektore soziosanitariokoak dira, % 22 ezagutzakoak –hala nola zentro teknologikoetakoak eta hezkuntza-zentroetakoak–, % 19 administrazio publikoetakoak, % 13 hirugarren sektorekoak eta % 7 finantza-arlokoak. Bi jardunaldi horietan 39 "demo" tailerrak egin dira, eta horiek ere erabat betetzea lortu da. Eskaintzaren eta eskariaren arteko 700 "one to one" bilera baino gehiago ere egin dira.
Halaber, foroa ez da publiko profesionalarentzat bakarrik izan, Adinberri Silver Forumek ostegun arratsaldean herritarrei ireki zituen ateak, eta arrakasta handia izan zuen; izan ere, 800 pertsona inguruk zahartze osasuntsuaren munduan murgiltzeko aukera izan zuten, erakusketa-gunea bisitatuz eta María Jesús Álava psikologo kliniko eta idazlearen hitzaldi magistral batez gozatuz, bai eta ondorengo mahai-inguru bat izanez ere. Mahai-inguru horretan, María Jesús Álavarekin batera, Hilario Arbelaitz sukaldaria, Arantxa Urretabizkaia idazlea eta Fernando Romay saskibaloi-jokalari ohia izan ziren.
Rakel San Sebastian ADINBERRIko zuzendari nagusia, oso eskertuta azaldu da nazioarteko foroari emandako erantzun arrakastatsuagatik, eta ziurtatu duenez, "duela 5 urte Fundazioak zilarrezko ekonomia sustatzeko hasitako ibilbidea egiaztatuta dago Adinberrik garatu dituen tresnetan, besteak beste, honako hauetan: Adinberriko Adimen Aurreratuko Sistema (SIA), telelaguntza prediktiboko proiektu pilotua garatzeko Berrikuntza Erosketa Publikoa, laguntzen deialdiaren bidez lagundutako proiektu desberdinak, Adinberri Labs Sarea eta sortutako komunitatea, bai eta eskaintza eta eskaria konektatzeko "go to market" ekintzak ospatzen ere".