Atzealdea Adinberrik 30 profesional inguru trebatzen jarraitzen du Silver Economy-n
Adinberrik 30 profesional inguru trebatzen jarraitzen du Silver Economy-n
Adinberri Fundazioak Silver Economy formakuntzan jarraitzen du Gipuzkoako Ganberan, 24 enpresa eta 30 profesional ingururekin. Gaikuntza-programak dagoeneko 1. fasea, autodiagnostikoarena, amaitu du, eta orain prestakuntzaren bigarren fasearekin eta, ondoren, laguntza-zerbitzuarekin jarraituko du.
Uztailean amaituko den ikastaroaren helburua da enpresei eta ekintzaileei ibilbide pertsonalizatua eskaintzea eta Silver Economy-ren esparruan balio lehiakorreko proposamen bat garatzen laguntzea, Estatuko BPGren % 26 hartzen duen ekonomia.
Parte hartzen duten enpresak interes handia erakusten ari dira kolektibo seniorrari zuzendutako zerbitzu-zorroa handitzeko, merkatuan duten posizionamendua hobetzeko eta beren marketin-politikak birpentsatu eta birdiseinatzeko, beren proposamena lehiakorra izan dadin, besteak beste.
Parte hartzen duten enpresen artean honako hauek nabarmentzen dira: Matz Erreka, DYA, Asmoz, Askora, Bidea Elevación, Basque Destination, Babestu, Idazti, Systemilec Wealth, Gym Chess, Kastore Gest, Solumobel, Loreka, Ortopedia Sumisan, CDE, Salto Systems, Nu Comunicación, Bihar Homecare, Mikelan eta Tekniker.