Adinberrik Euskadin egingo den Silver Economy-ari buruzko nazioarteko lehen foroa antolatu du

2023 / 06 / 28

Adinberrik Euskadin egingo den Silver Economy-ari buruzko nazioarteko lehen foroa antolatu du

Adinberri Silver Forumek ‘Zilarrezko Ekonomia’ izenekoaren alorreko nazioarteko adituak bilduko ditu

ADINBERRIk, Adinberri Silver Forum (www.adinberrisilverforum.com), Euskadin egingo den Silver Economy-ari buruzko nazioarteko lehen foroa antolatu du azaroaren 8 eta 9rako Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian.

Silver Ekonomiari buruzko lehen Foro Globala sektoreko profesionalentzako topagunea izango da, eta nazioarteko erreferentziazko hizlariak bilduko dituen kongresua eta arlo horretan gertatzen ari diren berrikuntza nagusiak ezagutzeko aukera emango duen azoka uztartuko ditu.

Zahartze osasungarriaren inguruko hitzordu garrantzitsua izango da, eta azaroaren 9ko arratsaldean herritarrei ere irekita egongo da.

Foroak Gipuzkoa erreferente bihurtuko du ‘Silver Economy’ arloan. Hazkunde betean dagoen merkatua da, eta lurraldeko BPGaren % 5,5 da, 1.472 milioi eurorekin, eta 31.000 enplegu baino gehiagorekin.

ADINBERRIk estrategia horretan lagundu nahi du. Estrategia horrek, alde batetik, ikuspegi soziala batzen du, adinekoen bizi-kalitatea eta arreta hobetuz, eta, bestetik, garapen ekonomikoa bultzatzen du, enpresa-proiektu berriak sortuz Gipuzkoak ‘Silver Economy’ delakoaren esparruan duen potentziala bultzatuz.

Izan ere, ‘Adinberri Silver Forum’-ek leku garrantzitsua bete nahi du ‘Silver Economy’ izenekoaren sustapenean, sektoreko profesional nagusiak bilduz eta merkatuan dauden ekimen berritzaile nagusiak ikusaraziz. Azaroko bi jardunaldi horietan foroak formatu bikoitza izango du: alde batetik, nazio eta nazioarte mailako adituen parte hartzea izango duen Kongresua, eta, bestetik, ‘Silver Economy’ delakoaren esparruan azken berrikuntzak erakutsiko dituen azoka. Hori guztia, sektorea bultzatzeko politika publikoek duten zeregin garrantzitsua kontuan hartzen duen ikuspegitik.

Foroan parte hartuko duten adituen artean nabarmentzekoak dira ‘Adinekoentzat onuragarriak diren Smart Homes Soluzioak, Zein erronka planteatzen dira?’ hitzaldia emango duen Ad van Berlo, Smart Homes-en eta e-Health-en esperientzia zabala duen ingeniari holandarra; AgeTech arloan lider aitortua den Dov Sugarman, segurtasuna eta ongizatea monitorizatzeko industrian liderra den soluzioa garatu duen eta Kongresura ‘Age-Tech start-up-en azelerazioa: zahartzearen etorkizuna aldatuko duten ekintzaileentzako laguntza’ hitzaldiarekin etorriko dena.

Kongresuan hauek ere hartuko dute parte: Keren Etkin gerontologoak, ‘The AgeTech Revolution’ liburuaren egileak, ‘AgeTech iraultza, zer, zergatik eta noiz’ izeneko hitzaldia emango du; eta Sarah Thomas zahartzearen arloko berrikuntza estrategian adituak ‘AgeTech berrikuntza- lankidetza da funtsa’ hitzaldia emango du.

Proiektu berritzailez beteriko azoka

Aldi berean, 45 erakusketari izango dituen azoka egingo da, jarduketa eremu hauetan egituratuta: arreta eta zaintzak, etxea eta bizitza luzerako ingurunea, zahartze aktibo eta osasungarria, eta finantza arloko plangintza.

Halaber, Adinberri Silver Forumek, 30 tailer demo baino gehiago izango dituen ‘living lab’ bat hartuko du, azokan aurkezten diren ekimenen aplikazioa aztertzeko eta ezagutzeko, eta eskaintzaren eta eskaeraren ordezkarien artean ‘one to one’ bilerak antolatzeko aukera ere emango du.

Bestalde, Foroak, azaldutako ekimenak ezagutzeko eta dibulgazio-ponentzia batera joateko aukera emango die herritarrei. Ponentzia horretan, zahartzearen inguruan dituzten esperientziak eta bizipenak partekatuko dituzten adituek osatutako mahai-ingurua egongo da.

Adinberri Silver Forum Adinberri Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dute, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza instituzionala du, baita Kutxabank, Grupo Caser, Alisys robotika enpresa eta Mapfreren babesa ere.