Adinberri, Rural Kutxa eta BerriUp-ek Silver Economy Call abiarazi dute

2022 / 05 / 05

"Silver Economy Call" izeneko laguntza-deialdia abiarazi dugu Silver merkatuaren beharrak asetzeko proiektu berritzaileak erakartzeko. Izan ere, merkatu horretan Gipuzkoa erreferente bihurtu da.

Deialdia maiatzaren 5ean abiatuko da, eta 2022ko ekainaren 5a arte egongo da zabalik. Seed eta pre-seed etapetan dauden proiektuak dauzkaten eta parte hartu nahi duten ekintzaileek BerriUpen web orrian eskuragarri duten formulario baten bidez aurkeztu ahal izango dute bere proiektua.

Deialdian irabazle ateratzen diren proiektuek zenbait abantaila izango dituzte:

  • Rural Kutxa 150 K eurorainoko finantzaketa eskaininiko du, lehentasunezko baldintzetan, ekintzaileentzako Línea Inicia-tik.
  • Adinberrik, Adinberri Labs Sarerako eta laster izango diren Silver Economy-ren  esparruko laguntza ekonomikoetarako sarbidea emango du, besteak beste.
  • Berri Up-ek bere lau hilabeteko azelerazio programa eskainiko du, prestakuntza, lanerako espazioa, finantzaketa eta mentore adituen sare zabalarekin.

Gure zuzendari nagusi Rakel San Sebastiánek esanetan, “Silver Economy Call-ekin ekosistema bultzatu eta dinamizatu nahi dugu lankidetza publiko-pribatuaren bitartez, gaitasunak eta baliabideak batuz ekintzailetza-sistemari laguntza-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzearren, laguntza-deialdietatik harago”.
Nafarroako Rural Kutxaren Gizarte Ekintzaren arduradun Javier Martinezentzat, “Silver Economy Call ekimen aitzindaria da estatuan, eta erreferente bihurtu nahi dugu sektoreko ekintzaileentzat, programa beraren barnean zenbait laguntza eta tresna eskaintzen baitizkie”.

2015ean fundatua, BerriUp Estatuko azeleratzaile onena da, Funcas 2022 txostenaren arabera. Bere zuzendari Patricia Casadok esan du “sentsibilitate handia dugula adinekoen bizitza hobetzearekin eta sektore horrek berekin dakarren garapen ekonomikoarekin lotutako proiektuekiko. Horregatik deialdi honek, are lankidetza publiko-pribatuaren bidetik jotzen duela, zentzu handia du guretzat”.