Adinberri, Real Sociedad Fundazioaren Walking Football proiektuarekin lankidetzan

2022 / 03 / 15

Real Sociedad Fundazioak Walking Football proiektua jarri du abian, berrogeita hamabost urtetik gorako pertsonengan bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzeko helburuarekin. Gainera, proiektu honen bidez kolektibo horretako pertsonek jarduera fisikoa egiten duten bitartean harreman sozialak sustatu ahal izateko espazio bat sortu nahi da.

Walking Football futbol modalitate bat da, bizimodu aktiboa mantentzen eta ondo pasatzen laguntzeko diseinatua. Futbolean jokatzean datza, baina aldaketa batzuekin: oinez jokatuko da eta ezin izango da korrika egin, kontaktua saihestuko da eta ezin izango da baloia buruaren gainetik altxatu, beste arau batzuen artean. Realeko entrenatzaile batek astean behin ordu t´erdiko entrenamendua egingo du Walking Football-en parte hartu nahi duten pertsona guztientzat.

Adinberritik entrenamenduetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Martxoaren 22an hasiko dira Zubietan, 23an Arrasaten eta 25ean Beasainen. Egun horietatik aurrera, entrenamenduak egoitza eta ordu hauetan egingo dira:

  • Zubieta (Real Sociedad instalakuntzak): astearteetan, 11: 00etatik 12:30era.
  • Arrasate (Mojategi futbol zelaia): asteazkenetan, 11: 00etatik 12:30era.
  • Beasain (Loinaz futbol zelaia): ostiraletan, 11: 00etatik 12:30era.

Kirola egiteko beste modu batez gozatu nahi duten berrogei eta haaobost urtetik gorako pertsona guztiek Walking Footballen izena eman ahal izango dute esteka honen bidez: https://forms.office.com/r/Li5WvbtaLC. Arrasateko eta Beasaingo kiroldegietan ere izena emateko orriak egongo dira.

Adinberriz gain, Real Sociedad Fundazioaren proiektu honek eragile hauen babesa du: Donostia Lagunkoia, Matia Fundazioa, Adinkide, Agujipens (Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkartea), Arrasateko Udala eta Beasaingo Udala.

Zalantzarik izanez gero, fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus helbidean edo 943 46 28 33 telefonoan argitu daitezke.