ADINBERRI Hikvision Village Madrid izenekoan izan da
ADINBERRIk Hikvision Village Madrid ekimenaren bigarren edizioan hartu du parte gaur goizean. irailaren 25ean eta 26an Hikvisionek antolatutako berrikuntza, teknologia eta segurtasun ekitaldia da, eta sektoreko interes-talde nagusiak biltzen ditu teknologiarekin konektatzeko, industriaren eta segurtasunaren orainaz eta etorkizunaz eztabaidatzeko eta hainbat industria-sektoretan teknologia adimendunen integrazioa jorratzeko.
Hogeita hamar bat hitzaldi eta mahai-inguru izan ditu bere programan. Goizean egindakoen artean, Espainiako Gobernuko, Bakearen Mezularien Elkarteko, Madrilgo Osasun Zerbitzuko (SERMAS), WiZink Centerreko, Renfeko eta Palibexeko ordezkariek izan duten parte-hartzea azpimarratu behar da.
Horrela, Rakel San Sebastian ADINBERRIko zuzendariak ‘Berrikuntza eta Teknologia adinekoak segurtasunez zaintzeko’ izeneko mahai-inguruan hartu du parte, Carmen Sam Carrion Bakearen Mezularien Elkarteko zuzendariarekin, eta Gaztela-Mantxako Osasun Zerbitzuko Gizarte Ongizateko Kontseilaritzako (SESCAM) Gregorio Gómez Bolañosekin, adinekoei etxean laguntzearen inguruko erronkak jorratzeko eta soluzio teknologiko berritzaileak partekatzeko, hala nola etxeko monitorizazioarekin erlazionatutakoak, domotikako eta Age-Techeko beste soluzio batzuen artean.
Bestalde, ADINBERRIko ordezkaria Rakel San Sebastianek, egoitzetan teknologia berriak ezartzeak dakartzan onurei buruz hitz egin du, eta esan du "Euskadin teknologia berriak sartzea gero eta ohikoagoa dela" eta ADINBERRItik "horrelako ekimenak babesten" ari dela. Hobekuntza teknologikoei buruzko ikuspegiari dagokionez, "berritzea eta erabiltzaileen asistentzia-kalitatea hobetzen laguntzen duen oro, ildo onetik doa, betiere konponbide inbaditzaileak ez badira".
ADINBERRIko zuzendariak eta Bakearen Mezularien Elkarteko zuzendariak bat egin dute esatean teknologia dela pertsonen beharrei kalitatez eta arretaz erantzuteko ezinbestekoak diren giza baliabideei euskarria ematen dien laguntzako eta akonpainamenduko elementua. Teknologia horrek, adinekoei lanak errazteaz gain, zaintzailea ere zaintzen du.
Era berean, San Sebastian tailerren gunean egindako 150 produktu eta soluzio teknologikoren erakustaldi praktikoetara joan da, segurtasun sanitarioko eta etxeko babeseko soluzioak ezagutzeko eta hornitzaile teknologiko garrantzitsuekin networking-a egiteko.