Atzealdea ADINBERRI Longevity Forumek bizitza-luzeraren nazioarteko hiru erreferente iragarri ditu
ADINBERRI Longevity Forumek bizitza-luzeraren nazioarteko hiru erreferente iragarri ditu
Donostiako Kursaalen urriaren 14an eta 15ean izango den topaketan nazioarteko hiru aditu ezagunen parte-hartzea baieztatu da: Andrew Steele, zahartzearen biologian erreferentea; Pedro Ros, Silvereconomy.com-eko sortzailea eta Silver Economy-n aditua; eta Jonathan Cylus, London School of Economics-eko ikertzailea eta Senior Health Economist, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) kidea.
Hiru ponentzia hauek bizitza-luzeraren etorkizuna, zahartzearen eragin ekonomikoa eta ongizate-sistemen iraunkortasuna jorratuko dituzte.
Adinberri Longetivity Forumak —longebitatearen erronkari buruzko topagunea— sektoreko profesional nagusiak bilduko ditu ekitaldi inspiratzaile eta praktiko batean. Topaketa honek hainbat elementu konbinatzen ditu: nazioko eta nazioarteko erreferentziazko hizlarien kongresu bat, living lab bat ardatz nagusi gisa, eta longebitateraren esparruko azken berrikuntzak ezagutzeko erakusketa-azoka bat.
Izena emateko epea zabalik dago. Gorde zure lekua hemen: https://adinberrilongevityforum.com/eu/vista-profesional-eus/