Adinberri Fundazioak Silver Economy-ari buruzko lehen ekitaldia antolatuko du.

2022 / 01 / 19

Datorren urtarrilaren 27an, Adinberrik 'Silver is Gold' ekitaldiaren lehen edizioa antolatuko du, Gipuzkoako I. Silver Economy ekitaldia, hain zuzen ere. Silver Economy-a 55 urtetik gorako pertsonen inguruko jarduera ekonomikoa da.

Ekitaldiak ikuspegi prospektiboa eman nahi du teknologia gaitzaile digitalen erabilerari dagokionez, zerbitzu soziosanitarioen eta arreta-ereduen alorrean.

Bertan nazioarteko kolaboratzaileek parte hartuko dute, hala nola Silver Valley-k, eta Gipuzkoako zenbait enpresen arlo horretan izandako arrakasta kasuak ezagutzera emango dira.

Amaitzeko, Adinberriren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Spriren eskutik, enpresa-sareari laguntza integrala emateko zerbitzua aurkeztuko da, zahartze osasuntsuaren inguruko ekonomia garatzen laguntzeko.

AGENDA

  1. Ekitaldiaren hasiera.
  2. Etorkizuneko txostena arreten eta zaintzen eremuko teknologien inguruan (iturria: ADINBERRI SIA).
  3. Silver Economy: Negozio aukerak eta arrakasta kasuak.
    • RESIVOZ: CASER RESIDENCIAL + VICOMTECH + RESIPLUS.
    • UBIKARE – NAIHA: UBIKARE + MUTUA MADRILEÑA.
    • WATTIO – ZAINTEK: WATTIO + BETION (Eusko Jaurlaritza).
    • KOMPAI ROBOTICS: Robotika asistentziala.
  1. Ekarpenak eta hitzaldia: Juan Carlos Alcaide.
  2. Silver Economy-a bultzatzeko tresnak eta zerbitzuak: ADINBERRI + GFA + SPRI.
  3. Nazioarteko kolaboratzailea: SILVER VALLEY.
  4. Ekitaldiaren itxiera.

Ekitaldia streaming bidez jarraitu nahi baduzu, esteka honetatik egin dezakezu.

Hantxe elkartuko gara Gipuzkoako urrezko etorkizuna elkarrekin sortzeko.