Atzealdea 'Telelaguntza Prediktiboa' proiektuaren aurkezpena Oarsoaldean
'Telelaguntza Prediktiboa' proiektuaren aurkezpena Oarsoaldean
Beti On zerbitzuaren erabiltzaile diren Oarsoaldeko etxeetan gauzatuko da
Adinberri Fundazioa Oarsoaldeko udalekin bildu da Eusko Jaurlaritzarekin batera Telelaguntza Prediktiboaren proiektua aurkezteko. Proiektu pilotuak 18 hilabete iraungo du, eta eskualdeko etxeetan gauzatuko da, Beti On zerbitzuaren egungo 100 erabiltzailerekin.
Joan den urtarrilaren 16ko eta 17ko saioetan, Adinberrik narriadura kognitiboko, bakardadeko eta segurtasuneko prebentzio-ekintzetako egoerak identifikatzeko prozesuari ekin dio, Eusko Jaurlaritzarekin eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalekin batera. Ilunion-Ibermática ABEE-k, besteak beste, IoT, IA, ahots-teknologiak eta Big Data teknologia berritzaileen bidez garatuko duen proiektu pilotu honek landuko ditu ekintza horiek.