Atzealdea ADINBERRI, bigarren urtez jarraian, Pasaiako beteranoen estropaden babesle izango da
ADINBERRI, bigarren urtez jarraian, Pasaiako beteranoen estropaden babesle izango da
“II. ADINBERRI Beteranoen Bandera” Pasaiako badian jokatuko da maiatzaren 3an, zahartze osasungarri eta aktiboa zein ongizate integrala sustatzeko helburuarekin
Illunbe Arraun Elkarteak, ADINBERRIk eta Pasaiako Udalak gaur aurkeztu dute Pasaiako uretan jokatuko den II. ADINBERRI Beteranoen Bandera.
Aurkezpen-ekitaldian ADINBERRIko zuzendari Rakel San Sebastianek, Illunbe Arraun Elkarteko ordezkari Jokin Pegok eta Olatz Hermok eta Pasaiako alkate eta Kirol zinegotzi Teo Alberrok eta Julen Rodríguezek parte hartu dute.
Estropada 12:00etan hasiko da, eta bi txandatan honako talde hauek parte hartuko dute: Badok 13, Getxo, Zumaia, Mundaka, Iberia, Fortuna, Plentzia, Pontejos, Illunbe, Bilbao, Aizburua, Santurtzi, Castreña, Zumaia B, Sestao, Getxo B, Pontejos B, Mundaka B, Badok B, Plentzia B, Illunbe B, Sestao B eta gonbidatu gisa Ondarroa.
Ondoren, festa egingo da Trintxerpeko frontoian.