null “HARIAK, Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako Estrategia” osatzeko partaidetza prozesua

2021 / 06 / 30

Gipuzkoako Foru Aldundia (Adinberri Fundazioa, Gizarte Politikako Departamentua eta Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusia), lurraldeko beste entitate batzuekin koordinatuta, Gipuzkoa mailako estrategia bat garatzen dabil bakardadeei aurre egiteko. Fokua adineko pertsonengan eta zahartze prozesuetan jartzen duen arren, begirada irekia eta inklusiboa du.

Dagoeneko estrategia horren oinarriak biltzen dituen dokumentua prestatu da hainbat aditurekin eta eragilerekin lankidetzan. Une honetan, dokumentu hori lurraldeko eskualde guztietako erakunde eta eragileekin partekatu nahi da helburu bikoitzarekin: alde batetik, estrategia bera ezagutzera eman eta ekarpenekin aberasteko, eta bestetik, estrategia bera egikaritzen hasteko lehen pausoak emateko: gai honen inguruan abian diren esperientziak erregistratu, euren arteko konexioak egin eta osagarriak eta berritzaileak izan daitezkeen ekimenak bultzatzeko klabeak modu kolektiboan identifikatu ahal izateko.

Horretarako, partaidetza prozesua abiatuko genuen Maiatzan Gipuzkoako eskualde guztietako Udal eta gizarte eragileekin. Prozesua Uztailan bukatuko da.

Oinarrizko dokumentua hemen deskargatu dezakezu eta zure ekarpen eta iradokizunak adinberri@adinberri.eus helbidera bidali.

Eskerrik asko zure parte-hartzeagatik.


Hariak (Oinarrizko dokumentua) [PDF]