ADINBERRI
Gure zahartzearen oraina eta etorkizuna

Zabalik dago ADINBERRI Longevity Forumen, bizitza luzearen nazioarteko foro handian, izena emateko epea

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADINBERRIk antolatutako bizitza luzeari buruzko nazioarteko foro nagusiak, profesionalak, enpresak eta erakundeak bilduko ditu urriaren 14an eta 15ean Kursaalean, bizitza luzearen inguruko berrikuntza eta negozio aukerak bultzatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Gipuzkoak aitzindaria den eredua jarri du abian adinekoen hauskortasunari aurre hartzeko eta haien autonomia luzaroago mantentzen laguntzeko

700 gailu eta irtenbide teknologiko baino gehiago modu ibiltarian jarriko dira etxebizitzetan, udal-baliabideetan eta eguneko zentroetan, adinekoen gaitasun funtzionala mantentzeko.

Jarraitu irakurtzen

ADINBERRI Longevity Forumek bizitza-luzeraren nazioarteko hiru erreferente iragarri ditu

Donostiako Kursaalen urriaren 14an eta 15ean izango den topaketan nazioarteko hiru aditu ezagunen parte-hartzea baieztatu da: Andrew Steele, Pedro Ros eta Jonathan Cylus.

Jarraitu irakurtzen

Deustu-Bilbao gailendu da ADINBERRI III. Banderan, KAE-1eko ligaren bigarren jardunaldian

Pasaiako badian itxiera eman zaio KAE-1 ligari hasiera eman dion lehen asteburuari. Hamabi traineru arituko dira burubelarri borrokan hemendik aurrera Eusko Label ligara igoera lortzeko helburuarekin.

Jarraitu irakurtzen
 
 

ZAHARTZAROA

Lehen mailako erronka baten aurrean gaude,
zeina aukera bat bezala ulertzen dugun, nola esparru sozialean, hala ekonomikoan.

 

Biztanleria

55 urtetik gorakoak 2021ean % 37

55 urtetik gorakoak 2031n % 46,5

Mendekotasun maila

2021ean 29.000 pertsona

2031n 36.000 pertsona

ADINBERRI ERRONKAK

ADINBERRIk, orainetik adinekoen etorkizuna aldatzeko erantzukizuna du eta 6 erronka lehenetsi dira errealitate horri erantzuteko:

Gobernantza kolaboratiboa ekosistemako eragileekin batera:

1 Adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea

2 Gipuzkoan ekonomia lehiakorra garatzea

Horretarako, zahartzaroko erreferentzia-zentro bat jarriko da martxan, arreta-eredu berrien esperimentaziora eta enpleguen-sorrerara bideratuko dena.

Erronka horiei erantzuteko
3 IBILBIDE

Ekosistema

“Ekosistema oso aktiboa dugu, eta ADINBERRI berrikuntzaren eta eragileen arteko konexioa sustatzen duen erakundea da, mahaigaineratutako erronkei balio-proposamen berriekin erantzuteko helburuarekin”

RAKEL SAN SEBASTIAN
ADINBERRI FUNDAZIOKO ZUZENDARI OROKORRA

598 entitate

80 proiektu